
Lucas Egibar eta Alvaro Romero snowboarderrekin batera ariko da, Milan-Cortina d’Ampezzon.

Isildu dira danborrak eta upelak, eta amaitu da beste San Sebastian egun bat. 24 ordu zaratatsu eta bizi izan dira hirian, bere festa nagusian. Milaka haur eta helduk kalez kale zabaldu dituzte martxak eta doinuak, jai giroa auzo guztietara eraman duten 167 danborradetan; askoren gozamenerako, eta zergatik ez, batzuek nekerako ere.

Aurten ere, eguerdian, 5.000 haur inguruk Alderdi Eder hartu dute, eta hiriak astindu handia jaso du. Kolorez eta algarez bete dituzte erdialdeko kaleak, eta senideak eta lagunak izan dituzte inguruan, milaka argazkiekin eta bideoekin gordez etorkizuna.

Aste Nagusia "umorez eta gogoz bizitzen jarraitzeko" deia egin du eneko Goia alkateak, ohiko hamaiketakoan.