Bizitzan zer egin jakitea helburu horretara iristeko lehen baldintza da. Helmuga erabakita, beharrezko izaten da norbere burua han kokatzeko gaitasuna, eta hori, hein batean, aurrez lortu dutenen ereduak hauspotzen du. Non islatu bilatzen dutenek ispiluak izan ditzaten, Kutxa Fundazioaren Inspira Gazteak sariek erreferente izatea merezi duten gazteak ikusarazten ditu. Nereba Belzunegi, Sofia Ferreira eta Maddi Goikoetxea dira horietako batzuk.
Astelehenetik igandera, egitarau zabala antolatu dute Porrontxoetarako. Baina, jaiaren leherketa ofiziala ostegunean izango da, dantzaz eta musikaz betez, hiru egun horietan, Egiako kaleak.
Donostia Arraun Lagunak-ek laugarrena irabazteko abantaila izango du etzi. Donostiarrako neskak haien txanda irabaztera doaz, sailkapenean gora egiteko. Mutilek, berriz, itsaso mugitua nahi dute Kontxako badian balentria egiteko.
'Ekin eta bultza askatasunera' lelopean, Ernai gazte antolakundeak manifestazioa egingo du igandean, 13:30ean Bulebarretik abiatuta. Txiki eta Otaegi ETAko kideei omenaldia izango da, egungo gazteentzako eredu direlakoan. Hala azaldu dute Aitzol Ortiz (Amara, 2003) eta Aizpea Uranga (Antigua, 2003) Ernaiko kideek.
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute zikloa, eta hiru saio egingo dituzte udazkenean.
Programarako sortu dituzten 'El buffet libre' eta 'Tóxicos' lanak 73. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dituzte.