Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, ehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Donostiako hainbat auzotan, azaroaren 22tik abenduaren 6ra.


Donostia Sustapenak XII. Berrikuntzaren Astea egin du, WeekINN izenez ezaguna dena. Zientziaren eta berrikuntzaren inguruko topaketa interesgarriekin osatu dute egitaraua.

50 urte bete dira Luis Miguel Arkonada atezain donostiarrak Realarekin debuta egin zuenetik. 1975eko urriaren 22an izan zen, Atotxa zaharrean, Liverpoolen kontra.

Kalera ateratzeko gogoz daude Elene Lopetegi (Gros, 1995) eta Maialen Gomez (Urnieta, 1996). Azaroaren 25aren bueltan hainbat aldarri eta elkartasun mezu plazaratuko dituzte; baita feminismoaren izenean zabaltzen diren zenbait mezu gaitzetsi ere.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, gazteei bereziki bideratutako 'Ez ikasi' kanpaina aurkeztu du udalak, jarrera sexistak desikasteko beharra nabarmenduz. Ildo beretik, neska gazteen jabetzerako gune bat ere badu Emakumeen Etxean.

Jon Insausti izan da azken urteotan Donostiako Euskara zinegotzia, baina alkate kargua hartu duenetik, Kerman Orbegozo Uribe jeltzaleak (Donostia, 1978) hartu du kargu hori. Euskarak Donostian eta Euskal Herri osoan erronka handiak dituenaren jakitun, gogoz agertu da horiei aurre egiteko.

Eneko Iztueta Azurmendi (Donostia, 1981) ogibidez irakaslea bada ere, ‘Kontua eta Zikina’ lehenengo komikia argitaratu berri du. XX. mendeko baserri giroaren errealitatea komikirako idatzi du, eta bere anaia Ibai Iztueta Azurmendirekin eta Aritz Vieites Ezeizabarrena marrazkilariarekin batera egin du lan.