
Militantzia eta akademia batu ditu Uma Ulaziak (Mutriku, 2001) 'Euskal Herriko greba feministak’ saiakeran. Euskal Herriko Gazte Feministak sareko kideak barruko begirada baliatu du, 2019ko eta 2023ko greba orokorrak aztertu eta mugimenduaren diskurtsoa zehazteko. Antiguan du bizitokia egun, eta auzoan bertan elkartu gara berarekin.

Galarza argazkilari sendiak argazkietan inprimatuta utzi zuen XX. mendearen lehen erdiko Donostia. San Telmo museoak bilduma hori erakusgai jarri du, eta, une batez bada ere, denboran atzera bidaiatzeko aukera eskaintzen du.

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan.

Merkatua Easo kalearen 12. zenbakira lekualdatu dute eta obren iraupena lau hilabetekoa izatea aurreikusten da.

Urtarrilaren 10ean, asteazkena, 19:00tan bilera ireki eta mistoa egingo dute Antiguotarrak elkartean.

Aldundiak ohorezko domina emango dio CAFeko presidente Andres Arizkorreta Garciari, eta horren harira egingo dute protesta, aldundia eta CAF "sionismoaren konplize" direla salatzeko.

Isabel Verdinik jasoko du Danborra eta Mentxu Medel, Angel Rueda, Adisis, Bizikletaz Adinik Ez eta Atecek jasoko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.