
Ostiralean, hilaren 12an, 'Ongi etorri auzora' informazio gunearen inaugurazioa egingo dute, Sarroeta auzo elkartearen egoitzan.

Martu Harrera talde aurkeztu berriak Agustindarren eraikina hustu osteko balorazioa egin du.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lau eguneko grebarekin bat egin du, eta, gaur, Donostian egin dute bigarren eguneko protesta.

Mikel Zabalza hil zutenetik 40 urte bete dira, eta, urteurrenaren bueltan, auziari buruzko mahai ingurua egin zuten astearte arratsaldean Altzan Paco Etxeberriak, Iñigo Iruinek eta Mikel Zabalzaren arreba Idoia eta Itziar Zabalzak.

Aquariumeko T aretoan jarri du ikusgai Cruz Larrañeta argazkilariak 'De espaldas al mar. Hiria eta itsasoa' erakusketa.

15 euroko balioa izango dute, eta kontsumitzaileak 10 euro baino ez ditu ordainduko. Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomiñenea eta Martuteneko saltokietan erabili ahal izango dira