
Ez da egunero irabazten Euskal Herriko sari prestigiotsuena literaturan. Maite Rosendek (Intxaurrondo, 1991) azaroaren 26an jaso zuen ‘Traba’ ilustrazio ipuinarengatik Euskadi saria, eta horri esker, proiektu berriak ditu esku artean aurrera begira. Osterantzean, betikoa, artistaren prekaritatea eta bizitzaren trabak.

Lau gaztek martxan jarri berri dute Altzalore astialdi taldea, aisia hezitzailea auzoko gazteei eskaintzeko asmoz. Altzan bertan gelditzeko aukera bat emateaz gain, auzoa ehundu nahi dute.

Realeko mutilek eta neskek etxean jokatuko dute, gaur eta etzi, hurrenez hurren; Gipuzkoa Basket gaur ariko da lehian, eta, bihar, Ibaeta Basket.

Bi elkarretaratze egingo dituzte Donostian, hilaren 15ean Egiako merkatuan, eta hilaren 16an Groseko anbulatorioaren aurrean.

Leire Markiegi Gortazar (Ibaeta, 2002) El Salvador (Valladolid, Espainia) taldeko errugbi jokalaria da. Duela hilabete batzuk egin zuen saltoa talde horretara, Espainiako lehenengo mailan jokatzeko, nahiz eta bere bosgarren urtea izan errugbira jolasten.

Kursaalean atzo egindako akziodunen ohiko batzarrean, aurreko denboraldiko eta sasoi honetako aurrekontuak onartu zituzten —%98ko babesarekin–.