Donostiako Aste Nagusia ospakizun hutsetik harago doa. Jaiak guztiontzako seguruak eta askeak izan daitezen, urte osoan zehar egiten den lanketa kolektiboa ezinbestekoa da, eta mugimendu feministak du erdigune horretan zeregin nagusia.
Bitik bi. Bi aldiz parte hartu eta bietan garaile izan da Usandizaga kaleko taberna Zipotz jaietako pintxo lehiaketan. Hiru urte eskaseko ibilbidea du Bidassoa Tap Roomek eta auzoan barneratzeko ahaleginean dabiltzala dio Morris Ramirezek.
Donostiako Aste Nagusiak jendea masiboki erakartzen duen ikuskizunik baldin badu, hori su artifizialena da. Gauero-gauero, zerura adi begiratzen du Izaskun Astondoak (Arratia, Bizkaia, 1962) ere, lehiaketako epaimahaikide izan baita azken urteotan, eta hala izango baita aurten ere. Su artifizialei puntuazioa ematerako orduan, ikuskizunaren harmonia oso kontuan izaten du Astondoak, baina, adi: publikoaren txaloek ere asko dute esateko.
73. jaialdiko kartelen aurkezpenean ezagutarazi dutenez, El Deseo ekoiztetxeko Esther Garcia ekoizleak jasoko du Donostia saria.