Txomiñeneko Udafesta
Udaren atarian, eguraldi ona eta festa giroa ospatzera irtengo dira kalera Txomiñenean. Aitzakia, antolatu berri duten Udafesta izango da.
Hala, egitarauak bi hitzordu nagusi izango ditu: hilaren 20ko arratsaldean, larunbatarekin, 17:00etan hasiko dute jaia, adin guztietarako herri jolasekin. Kirol apur bat egin eta gero, ordea, merezitako apetaren txanda izango da; izan ere, pintxo potea egingo dute 19.00etan.
Jarduerez gain, festetako merchandising postua egongo dela iragarri du Lanberri auzo elkarteak.

