Donostiako Euskaraldiko Hamaikakoaren parte dira Laura Chamorro kazetaria (Usurbil, 1987) eta Borja Agote surflaria (Donostia, 1992); ‘ahobizi’ gisa Chamorro eta ‘belarriprest’ gisa Agote.
Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente Ramon Goikoetxea Abadiak argi dauka bere entitateak Euskaraldia baliatu dezaketela euren atleten hizkuntz ohiturak aldatzeko.
Norbanakoek ez ezik, zenbait eta zenbait erakundek ere parte hartuko dute Euskaraldian. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak janzteko prest daude, hala, Aquariumeko langileak.
Euskaraldia maiatzaren 15ean hasiko da, eta hamaika egunez ‘belarriprest’ eta ‘ahobizi’ txapak jantziko ditugu parte hartzaileok. Ekimena aurrera ateratzeko, aldiz, pertsona askok egin dute lan aurrez, eta horietako bat da Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta.
Aurtengoan ere elkarrekin antolatu dute Euskaraldia Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak.
Bagera elkarteak eta Donostiako Udalak elkarlanean antolatu dute Donostiako Euskaraldia, eta auzoetako euskara batzordeek hamarnaka jarduera prestatu dituzte.
Hamaikakoa osatzen duten 'ahobiziak' eta 'belarriprestak' hauek dira: Sara Zozaia, Jose Miguel Aierza, Maialen Barcena, Jon Garaño, Laura Chamorro, Borja Agote, Edurne Ormazabal, Xabier Zabaleta, Josebe Amondarain, Unai Ribera eta Txurdin.
Entitateen izen ematea epea zabalik dago oraindik, eta norbanakoena martxoaren 15ean irekiko dute.