40 urte bete ditu Izan Fundazioaren Gizakia Helburu programak. Ategorrietako Ulia-Enean hasi zuten ibilbidea, eta gaur egun, Hernanin eta Lasaon ere garatzen dute proiektua, adikzioak tratatzeko prozesuaren fase desberdinetan.
Bizilagunekin plataformak eta hiriko sei auzo elkartek FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Anoeta Munduko Futbol Txapelketako egoitza izatearen erabakia. Eneko Goia alkateak adierazi du «ezezkoaren klubaren beste agerraldi bat» dela.
Moda, sukaldaritza eta arte alorreko hogei profesionalek apaindutako botilek osatzen dute bilduma, hilaren 26a arte bisita daiteke.
1936ko gerran Gipuzkoa defendatzera etorritako nazioarteko boluntarioei buruzko ikerketa lana aurrera darama aldundiak; herritarrak deitu dituzte informaziorik edo dokumentaziorik badute ikerlariei helarazteko.
Altzako kiroldegiaren eta Harri Berri-Oleta ikastetxearen arteko lursail txiki bat hesituta eta erabat utzita dago, duela hainbat urte, amiantoarekin kutsatuta dagoelako. Eremua behingoz txukuntzeko eskatzen ari dira bizilagunak.
Osasun Sailaren arabera, gaur egun pazienteentzako eta erabiltzaileentzako 653 plaza daude, "eta aurretik 555 zeuden".
Cristina Enea Fundazioak antolatutako jarduera euskaraz aurrera eramango dute, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.