
Bizitza Jokoan kanpainaren bigarren fasea abiatu du Mugarik Gabe elkarteak. Klima larrialdia eta giza eskubideen urraketaren arteko harremana dute hizpide. Horren harira, Dalila Arguetak (Guapinol, Honduras, 1988) hitzaldia eskaini zuen Tomasene Kultur Etxean.

Añargi energia komunitateak udalaren onespena jaso du eta dagoeneko sortutako energia jasotzen hasi da.

Egia auzoan azoka solidario eta jasangarria antolatu dute larunbat honetarako.

Donostiako Udalak Artikutzako presa partzialki eraistea erabaki du, bertan bizi diren espezieen joan-etorria errazteko. 43 metroko garaierarekin eta 180 metroko luzerarekin, Europan esku hartze bat egingo dioten presa handiena da.

Zubietako errauste plantaren isuriek jarraipen zorrotzagoa behar dutela uste du ikertzaileak, eta elkarlanerako mahai bat sortzea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Gaur, apirilak 1, sartu da indarrean itsasertza kudeatzeko transferentzia, eta horrek, Eguzkiren arabera, "eskumenaren gainean egon zitekeen edozein zalantza argitzen du".