Bi lagunekin abiatu zuen Andoni Arzallusek Arenza tailerra 2021ean, egunerokoan erabiltzen zituzten euskal musika tresnak egiten saiatzeko asmoz. Lau urte geroago, berak bakarrik jarraitzen du lantegian eta zaletasuna ogibide bilakatzeko bidean da.
Herri musika tresnen artisauak ardatz ditu aurten 'Atzokoak gaur: Lanbide tradizionalak' egitasmoak; gaiarekin lotutako erakusketa eta erakustaldiak egingo dituzte.