Arduratzen duten gaiei buruz idazten du Itxaso Martin Zapirainek (Gros, 1981). 'Puntobobo' bigarren eleberrian emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak landu ditu.
Sonia Vegak hamabi urte daramatza Arrats elkarteko Aukera programan, Gipuzkoako sexu langileei laguntza eskaintzen. Azaroaren 25aren harira, prostituzioaren inguruan dauden biolentziez hitz egin dugu, eta bi kolektibo zaurgarrienak aipatu ditu: migratzaileak eta transexualak.
Bilgune Feministako kidea da Elene Lopetegi. Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Donostiako Asanblada Feministarekin batera manifestazioa antolatu dute: 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara. Lotsa bandoz aldatuko da'.
Groseko Saretxe Etxebizitza Sindikatuko kideak dira Jon Basterra eta Nerea Azkona. Bizilagunen arazo zehatzetatik abiatuta, etxebizitzaren arazoa «arrakala» gisa aprobetxatu nahi dute, gizarte eraldaketan urratsak egiteko. Astelehenero, aholkularitza jartzen dute Groseko Hondarpe auzo elkartean, eta hamaika dira bizilagunen kexak. Eta hamaika, baita ere, garaipenak.
Hilaren 14an hasiko da LABO XL6 jaialdia, eta igandera bitarte, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da Donostian. LABOren sorreraz eta garapenaz hitz egin dute antolatzaileek.
Kirolzale amorratua da Ricardo Dominguez Aranburu 'Riki' (Intxaurrondo, 1981), eta urteak daramatza Behobia-Donostiako korrikalariak animatzera joaten. Aurten, ordea, desberdina izango da, animazio puntu ofiziala jarriko baitu Mirakruzen.
Denboraldi betean murgilduta dago Clara Azurmendi badminton jokalaria. Olinpiar zikloa abiatu berri da, eta bertan ditu helburuak luzera begira. Sorbaldako minak atzean utzi ditu, eta emaitza onak biltzen ari da.
Xabier Arregi Iparragirre (Zubieta, 1964) adimen artifizialean eta hizkuntzalaritza konputazionalean aditua da. Euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Euskal Herriko Unibertsitatearen Ixa talderean nahiz HiTZ zentroaren partaide da gipuzkoarra. Hizkuntzalaritza konputazionalarekin erlazionatutako hainbat proiektu eta aplikazioren ekoizpenean eta garapenean parte hartu du.
Bere kirol ibilbideko bi urterik gogorrenak igaro berri ditu: iaz, lesio batengatik ez zen aritu Zegama-Aizkorri kutunean; aurten, berriz, pneumonia batek eragotzi dio han aritzea. OCC lasterketan laugarren izanda hasi da berriro argia ikusten.
Lourdes Oñederra hizkuntzalariak dio «oso puntu nahasian» dagoela euskara batua. Uste du komeni dela aurrez finkatutakoak berrikustea, «euskara batuaren garai bateko zeregina eta gaur egungoa ez delako bera».
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik.