'Ekin eta bultza askatasunera' lelopean, Ernai gazte antolakundeak manifestazioa egingo du igandean, 13:30ean Bulebarretik abiatuta. Txiki eta Otaegi ETAko kideei omenaldia izango da, egungo gazteentzako eredu direlakoan. Hala azaldu dute Aitzol Ortiz (Amara, 2003) eta Aizpea Uranga (Antigua, 2003) Ernaiko kideek.
Donostian dagoen izozki denda zaharrena Garibai kalean dago eta Arnoldo izena du. Familia bakar batena da: Arnoldo familiarena. Gaur egun, laugarren belaunaldiak lan egiten du bertan eta urteurren berezia dute aurten.
Hamar urte bete berri dituen Hunky Dory lurrin dendako arduraduna da Maddalen Marzol (Andoain, 1985). Bazkaltzeko duen denboran egin digu tartea, askotariko gaiez hitz egiteko: usaimenaren garrantziaz, bere buletinaz, metroaz, turismoaz eta abar.
Hamar urte egingo ditu irailean Tabakalerak. Urte luzez erabilerarik gabe egondako tabako fabrika erraldoia arte garaikidearen nazioarteko zentro gisa zabaldu zuten. Inaugurazio ekitaldian bertan izan ziren lehen protestak, Kortxoenea gaztetxearen eraisketaren harira eta hiriaren kultur ereduari kritika eginez. Lehenengo urteetako polemikak, ordea, baretu (edo isildu) ziren, eta 2018tik aurrera, zuzendaritza berri batek gidatu du proiektua, Edurne Ormazabal buru duela.
Errabundia existitzen ez den hitza da. 'Errabundo' hitzetik dator: noraezean ibiltzen dena. Paula Manninok, dendaren jabeetako bat, duela bi hilabete ireki zuen liburu denda.
Donostiako Aste Nagusiak jendea masiboki erakartzen duen ikuskizunik baldin badu, hori su artifizialena da. Gauero-gauero, zerura adi begiratzen du Izaskun Astondoak (Arratia, Bizkaia, 1962) ere, lehiaketako epaimahaikide izan baita azken urteotan, eta hala izango baita aurten ere. Su artifizialei puntuazioa ematerako orduan, ikuskizunaren harmonia oso kontuan izaten du Astondoak, baina, adi: publikoaren txaloek ere asko dute esateko.
Zurriolako hondartzan hamabost urtez lan egin eta gero, kaleratua izan da Mikel Ianzi Barrena (Orereta, 1991). Sorosleei materiala falta zitzaiela publikoki salatu zuen, eta Zurriola hondartza desberdin «ireki» zuen, ezin zuelako erabiltzaileen segurtasuna bermatu. Horrek, dioenez, bere kaleratzea ekarri du.
Adarra saria emanez, sei hamarkadako ibilbidea aitortuko diote larunbatean, eta kontzertua emango du segidan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Udazkenean iritsiko da Donostiara IBMren ordenagailu kuantikoa, eta, Diezen ustez, Euskal Herria polo oso garrantzitsua izango da teknologia kuantikoetan.
Cepas munduko zerrendako lehen postuan jarri da, azkenaldian lortutako garaipenei eta puntuazio sisteman izandako aldaketari esker. «Hilabete batzuetan» postu horri eutsi nahi dio, eta baikor da. «Oso garai onean nago, eta hobetzeko tarte handia daukat».
Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente Ramon Goikoetxea Abadiak argi dauka bere entitateak Euskaraldia baliatu dezaketela euren atleten hizkuntz ohiturak aldatzeko.