Adina:
1971ko ekainaren 30ean jaio zen, eta 47 urte ditu.
Auzoa:
Amara Berri auzokoa da.
Ikasketak:
Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ondoren, Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu zen, Deustuko Unibertsitatean.
Hizkuntzak:
Euskara eta gaztelania hitz egiten ditu.
Lanbidea:
1996an, 25 urte zituela, Donostiako Erdialdean dagoen Euskal Herriko Marketin Institutuan irakasle gisa lan egiten hasi zen.
Zuzenbidea, Kanpo Merkataritza eta Lan Zuzenbidea ikasgaiak irakasten zituen.
Ibilbide politikoa:
18 urte zituela, EAJren Euzko Gaztedi erakundean sartu zen.
2005ean Eusko Legebiltzarreko Gipuzkoako parlamentari hautatu zuten, eta baita Gipuzkoa Buru Batzarreko burukide izendatu ere.
2007tik 2011ra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Diputatua izan zen. 2011tik 2015era izan zen lehen aldiz Donostiako Udaleko zinegotzi, Juan Karlos Izagirre alkate zen bitartean.
2015. urtetik Donostiako alkatea da.
Beste hautagaiak:
Miren Nekane Arzallus
Juan Ramon Viles
Maria Pilar Arana
Jaime Dominguez-Macaya
Aitziber San Roman
Martin Ibabe
Jon Insausti
Maria Jesus Idoeta
Miren Jaione Hervas
Iñaki Gomez