Albiste irakurrienak
«Inguru pedagogikorik egokiena da natura»
Aire zabaleko hezkuntza ereduaren irizpideetan oinarritutako proiektu batean murgilduta daude Ulian. Izan ere, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako alternatiba bat eskaintzen ari dira Bihotz Inguru baso eskolan. Joan den astean argitaratu genuen erreportajeak harrera bikaina izan du webgunean.
‘Hiriaren erradiografia more bat’ gehigarria argitaratuko du Irutxuloko Hitzak’
Klitto! atari digitalak eta Irutxuloko Hitzak ellkarlanean egin dugun gehigarriaren berri eman dugu webgunean, eta albisteak jakin-mina piztu du.
‘Piratentzat izango da aurtengo AB Krosean biltzen duten dirua’
Urtero euskararen aldeko egitasmo bat saritu ohi du Amara Berriko AB Krosak, eta lasterketan bildutako dirua hautatutako proiektu horretara bideratzen du. Aurten Donostiako Piratentzat izango da. Talde argazkia zabaldu dugu webgunean eta bisita asko erakarri ditu .
‘Jende andana ibili da Grosen egin duten Jane-en ibilaldian’
Donostiako Impact Hub taldeak Jane Jacobs urbanistaren omenezko ibilaldia egin zuen Grosen joan den asteburuan. Segurtasuna, iraunkortasuna, ondarea, merkataritza, kaleak, arkitektura… auzoari eragiten dioten gaien inguruan eztabaidatu eta gogoetatu zuten.
‘Ezer espero gabe’
Ane Urrutikoetxeak Loretopetik iritzi atalean idatzitako zutabea irakurrienen zerrendan sartu da. Dokako kontzertu batean bizitakoa kontatu du.
‘Bizitza bat Uliari emana’
Josetxo Mayorren heriotza dela eta, erreportaje zabala argitaratu genuen aurreko astean. Bere kabuz eta bere eskuekin Uliako bideak sortu eta zaindu zituen Mayorrek. Bidezidorrak garbitzea eta txukuntzea izan zuen pasio urte luzez. Ondare ederra utzi die
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.