Albiste irakurrienak Irutxulo.hitza.eus atarian
‘McDonald’s jatetxea itxi dute’
Belartzako McDonald’s jatetxearen irekierak zalaparta sortu du. Joan den ostegunean ireki zuten, eta berehala itxi zuten. Belartza 2 Gelditu plataformak salatu zuen jatetxea baimenik gabe zabaldu zutela; izan ere, azaldu zuten ireki ahal izateko agiri batzuk falta zitzaizkiela.
‘Konplexuak’
Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako zuzendariak euskarazko hedabideen inguruan idatzitako gogoeta irakurrienetakoa izan da.
‘Ilusioa’
Amaia Sexmilo Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak arraunaren inguruan idatzitako artikuluak harrera ona izan du webgunean.
‘Ai Txillardegi, zer egin huen horrela tratatua izateko?’
Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegi izena jartzeko egitasmoak bidean topatu dituen oztopoak eta zailtasunak kontatu ditu Dani Goñik iritzi atalean.
‘Urgulleko taberna inauguratuko dute’
Abuztuan zabalduko dute Urgulleko Polborin-eko taberna, jende berriaren ardurapean. Bertan kontzertuak antolatzeko asmoa dute.
‘Lagunak gara eta polita izan da hau ere elkarrekin bizitzea’
Hamarkada oso bat egin du taldean Maialen Zelaiak, eta hiru urte gehiago Aintzane Encinasek; gazteak dira oraindik, baina erretiratzea erabaki dute, arrazoi desberdinengatik. Realeko bi jokalariei egindako elkarrizketak irakurleen jakinmina piztu du.
‘Axier Jakak Donostiako Udala utziko du’
Donostiako EH Bilduko zinegotziak atzo iragarri zuen bere kargua utziko zuela, eta albiste irakurrienen zerrendan sartu da.
‘Karmengo jai batzordea eta udala kaiko zergak ordaintzeko akordio batera iritsi dira’
Kaiko Karmengo jaien batzordeak festak antolatu ahal izateko bizi duen egoera zailaz ohartarazi du aurten. Kaia erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak direla eta jaiak arriskuan daudela adierazi dute.
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.