
Koronabirusaren biktimak omentzeko eskultura handi bat jarriko dute Santa Katalina plazan. Plazan bertan, eta Frantzia Pasealekuan, Gabonetako azoka izango da abenduaren 11tik aurrera. Gainera, aurten, azoka birtuala ere jarriko dute martxan.

Azkeneko hamalau egunetako intzidentzia metatuak behera egin du berriro. Atzo 785,57koa zen. Duela bi egun, berriz, 830,71koa.

Euskaraldia gaur hasi da, eta abenduaren 4ra arte euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egiteko konpromisoa hartuko dute ehunka herritarrek. Hori sustatzeko, euskarazko jarduera ugari antolatu dituzte Donostian, ia auzo gehienetan.