Auzoaren eraldaketak ezkutuan utzi duen etxea
Lugaritzeko Topoaren geltokitik irtetean, Ogasunaren egoitzara joatean edo Errotaburuko gasolindegian gasolina hartzeko geratzean, ohartu al zarete Villa Nueva Lugariz etxea hor ondoan dagoela? Agian bai, baina ez zen arraroa izango etxe “misteriotsu” horren ondotik oharkabean pasatzea. Izan ere, auzoaren eraldaketak ezkutuan utzi du 194oko hamarkadan eraikitako txalet dotorea. Ezkutuan, eta hutsik.
Errotaburun etxe altuak, Ogasunaren dorreak eta bulegoak daude egun, baina duela ez hainbeste, landa eremua zen. Lurra lantzetik bizi zen jendeaz gain, naturaz gozatzeko eta atseden hartzeko burgesiak eraikitako zenbait txalet ere bazeuden. Horietako bat da Villa Nueva Lugariz. Felix Llanos arkitektoak Francisco Pernauterentzat eraiki zuen 1940ko hamarkadan, eta zutik dirauen garai hartako txalet bakarrenetarikoa da. Amerikako landetxeen estiloa ezaugarri tradizional eta historizistekin nahasten du etxeak. Estetika horri etxearen abandonua gehituta, misteriozko kutsua du guztiz Villa Nueva Lugariz etxeak.
Misteriorik ez du etxeak, ordea. Villa Nueva Lugariz txaletari buruz eta Lugaritz toponimoak izandako eraldaketari buruz izango da Atzera Begira atala biharko astekarian.