
Ander Alvarez Narbaiza diseinatzaileak, edalontzi berrerabilgarrien Irri Sarri proiektua abiatu du. Donostiako hamabi establezimenduk egitasmoarekin bat egin dute dagoeneko.

'Sisiforen paperak' antzezlana Donostian da: Viktoria Eugenia antzokian izango da ikusgai bihar arte. Olaia Gil aktoreak 'Egunkaria'-ren erredakzioko hasiberriaren papera du antzezlanean. Pertsonaia eraikitzerakoan, bere bizipenetan ere oinarritu da.

Abendutik hona, asko izan dira Parte Zaharrean gazteen eta Ertzaintzaren artean izan diren istiluak. Poliziaren arabera, gazteak botila zurrutean aritzen dira, eta hortik sortu dira istilu guztiak. Gazteek eta beste eragile batzuek, aldiz, istiluen atzean pandemiaren kudeaketa eta Parte Zaharraren inguruan bestelako interesak daudela salatu dute.