
Donostiako intzidentzia metatua 401,34koa da, eta behera egin du. Loiolan dago intzidentzia metatu altuena, eta Grosen baino ez du gora egin.

Cristina Iglesias artista donostiarraren Santa Klarako itsasargiko 'Hondalea' eskultura ekaineko lehen astetik aurrera bisitatu ahal izango da.

Añorgako Atotxa Erreka eremuan dago Itxas Alde jatetxea, aurrez Parada baserria izandakoa. Denbora darama itxita, eta laster botako dute urbanizazio pribatu bat egiteko.