
Donostiako intzidentzia metatua 195,73koa da, eta behera egin du. Bidebietakoa da intzidentzia metatu altuena, eta Aietekoa da, berriz, baxuena.

Futbolean heldu dira asteburuko albisterik onenak talde donostiarrentzat: Realaren bigarren taldea Bigarren Mailara igo da, mutilen lehenengo taldea Europa Ligarako sailkatu da eta neskenak Atletico Madrilekin berdindu du. Eskubaloian eta saskibaloian, aldiz, porrotak izan dira.