2021/6

(Argazkia: Beñat Parra)
Saltoki handietako langileek manifestazioa San Martin merkatuaren ondoan hasi eta bukatu dute. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)
carrere
Herrerako_jaiak__Koronabir

Auzoak eta hiria bizi mantentzeko jai ezohikoak

Uda heldu da, eta ohiko egoera batean, jai egitarauan murgilduta egongo litzateke dagoeneko Donostia: maiatzean Morlansko eta Bidebietako jaiekin hasi, eta urrian amaitu, Martuteneko eta Amara Berriko jaiekin; tartean, abuztuan, Aste Nagusia. Ordea, urtebete baino gehiago daramagu ohiko egoera bat bizi gabe, eta iaz gertatu zen moduan, aurtengo jaiak ez dira ohikoak izango, baina bai iazkoak baino ohikoagoak. Ez dira bere horretan ospatuko, baina jarduera sinbolikoak eta kultur, kirol eta aisialdi jarduerak uztartuko dituzte, datorren urtera arte metxa piztuta mantentzeko.

maria inmaculada

Hezkuntza negoziorako bidea ez denean

Maria Inmaculada Provincia España fededunen kongregazioak 101 urte daramatza Donostian, eta 1977. urtetik ikastetxe bat dute Ategorrieta hiribidean. Ia 50 urteren ostean, kongregazioak aldebakartasunez eskola ixtea erabaki du, eta langileak kaleratuko dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide