Animalien ongizatearen aurkako jarduerak egotzi dizkio Elkarrekin Donostiak udalari
Elkarrekin Donostiak salatu du Donostiako Udalak animalien ongizatearen aurkako jarduerak egiten dituela. Zehazki, Gipuzkoa plazako beltxargen egoera nabarmendu dute: igeltsuzko arrautzak txitatzen ari dira, ugal ez daitezen. Horregatik, Elkarrekin Donostiak udalari eskatu dio arrautzen ordezkapenarekin amaitzeko, hirian animalien ongizatea bermatzeko eta inguruko hegaztien biodibertsitatea eta babesa hobetzeko neurriak hartzeko, “ebidentzia zientifikoa baita hirian adierazitako larrialdi klimatikoko egoera biodibertsitatearen galerarekin lotuta dagoela”.