40 pertsonak baino gehiagok sentitu dute azkura aste honetan alga toxikoen ondorioz
Bandera horia zintzilik dago Ondarretan hondartzan, alga toxikoak bainulariei azkura eragiten ari direlako. Aurreko astean Kontxako eta Zurriolako hondartzetan agertu ziren alga horiek, 120 pertsona ingururi azkura eraginez, baina aurreko ostegunean udalak bukatutzat jo zuen algen agerpena. Herenegun, ordea, beste bainulari batzuek azkura bera sentitu zuten Ondarretan eta Santa Klara uharteko hondartzan. Azken hiru egunetan, 40 pertsonak baino gehiagok sentitu dute azkura alga toxikoen ondorioz.
Ostreopsis siamensis du izena alga toxikoak, eta EHUko Biologia fakultatea alga horien agerpena aztertzen ari da.