Añorga Txikiko etxebizitza proiektuaren aurkako giza katea udaletxe ondora eramango dute
Añorgako bizilagunak ez daude ados Añorga Txikin eraiki nahi dituzten 248 etxebizitzekin. Hori dela eta, manifestazio jendetsu bat eta hainbat giza kate egin dituzte irailetik hona. Aldiz, abenduaren 11n Bulebarrera joango dira giza kate bat egitera. “Udalak benetan kontuan har gaitzan auzoaren indarra erakustera goaz”, adierazi du Atxiki Añorga auzo mugimenduak.
Giza katea 17:00etan abiatuko da Bulebarretik, eta Donostiako Udaletxea inguratzea dute helburu. Zarata egiteko tresnak eramateko eskatu diete bizilagunei. Hala nola, danborrak, lapikoak eta txilibituak. Bulebarrera joateko, zabaldu dituzten karteletan jarri dute topoa 16:02ean hartuko dutela, eta autobusa 16:00etan.