
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 12 kasu positibo atzeman zituzten atzo Donostian. Intzidentzia metatua, berriz, 167,22koa da.

Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeen ondoren aldarrikatu zuten, eta hain zuzen, Altzako herriak hauteskunde horietan hautatu zituen azkenekoz bere herriko zinegotziak. Ekialdeko Barrutiaren ekimenez, udalbatza horrek egindako lana aitortzeko omenaldia egingo dute.