
Letaman gaztetxea Intxaurrondoko alde zaharrean dago. Bertan elkartzen diren gazteek taberna ireki dute abuztuan, eta bertako terraza musikaz eta kulturaz alaitzea da beraien helburua. Larunbaterako programazio erakargarria prestatu dute.

EPE-ko kide gisa, Donostian goi mailako emakumeen pilota txapelketa bat antolatu nahian dabil Maider Mendizabal. Horrez gain, emakumeen pilotaren egoerari buruzko hainbat gogoeta plazaratu ditu.

Donostiako Piratek osasun neurrietara egokitutako Kabotajea egin zuten aurreko astean. Nabarmendu dutenez, denetariko pertsonak gerturatu ziren Trinitate plazara, eta herri bazkaria kaian egin izanari garrantzia eman diote: "Piraton gunea kaia da", esan dute.