
Azken 24 orduetan 44 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian, eta intzidentzia metatua 443,55eraino jaitsi da. Intzidentzia altuena Bibidebietakoa da, eta baxuena Loiolakoa.

Ohiko egoera batean, abordatzearen eguna izango litzateke gaurkoa, piraten egun handia. Horregatik, piratak ez dira etxean gelditu, eta Donostia modu sinboliko eta xumean abordatu dute aurten ere, alaitasunez baina arduraz.