
Badirudi batzuentzat denbora ez dela pasatzen. Badirudi denak balio duela. Horrela ez delakoan gaude, eta, horregatik, Belartzaren inguruan dagoen komertzioa salatzen jarraituko dugu udalak epaia bete arte, handik harriak ateraz, eta hura Unanue Landa Parkeko zatia izan arte.

Arkitektura eta artea herritarrengana hurbiltzea da Maushaus laborategiaren helburuetako bat, eta hortik doa 'Donostia Atik Zra' liburua. Herritarrak euren ingurua arretaz begiratzera gonbidatzen ditu lanak, hiriko eraikinetan alfabetoko hizkiak aurkitzeko aitzakiarekin.


Bigarren urtez jarraian ez da San Tomas egunik ospatuko Donostian. Bertan behera uztea erabaki dute azken astetan koronabirus kasu positiboek eta intzidentzia metatuak goranzko joera hartu dutelako.

Kirol entrenamenduetan euskara sustatzea du helburu KEES metodologiak. 2014an hasi ziren KEES metodologiarekin hiriko kirol klubetan eragiten. Aritz Olagoi da metodologiaren koordinatzailea.