
Añorga Txikin 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu du Donostiako Udalak. Auzoko hainbat elkartek bat egin dute udalari proiektua alda dezan eskatzeko. Añorga Txikiko izaera eta bizitza kaltetuko dituela uste dute.

Otsailean onartu zuten Añorgako Geltokia izeneko plan berezia. Euskotrenen geltokitik Amassorrain ikastolara bitarteko lursailean dauden eraikinak eraitsiko dituzte; tartean, Firestone-Iframe lantegi berreskuratua.

Juan Bautista Cincuneguik (Buenos Aires, Argentina, 1970) bere arbasoen jaioterria eta kultura ezagutu nahi zituen –Zizurkilgoak ziren–, eta Donostiako Udalaren Urban Lur proiektuarekin bere helburua betetzeko aukera paregabea ikusi zuen.

Waterpolo Donostia taldea Bigarren Mailako igoera fasera iritsi da aurtengo denboraldian, bere historian lehen aldiz, baina ez du igotzea lortu. Kluba 2009. urtean sortu zutenetik denboraldi onena izan da, eta proiektua egonkortzen jarraitu nahi dute. Azken denboraldiaren eta klubaren historiaren inguruan hitz egin dugu Ander Iñarra (Donostia, 2000) jokalariarekin eta Iñaki de Santos (Donostia, 1970) klubeko presidentearekin.