
Liher taldeari izena eta ahotsa ematen dio Lide Hernandok (Intxaurrondo, 1991). Laugarren lan luzea kaleratu dute, 'Eta hutsa zen helmuga' izenarekin. Sei urteko ibilbidean, euren lekua egin dute eszenan, baina ez akaso nahi luketena.

Orain dela bi urte egin zen Behobia-Donostia lasterketa azkenengoz, koronabirusak dena geldiarazi baitzuen joan den urtean. Antolaketa zaila izan dela dio Iñigo Etxeberriak, Fortunako ekitaldien antolatzaileak, baina azkenean 25.000 korrikalarik errepideak beteko dituzte azaroaren 14an.