
Ikasturte berriarekin batera, AECC minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak urtarrilean abiatu zuen egitasmoa berreskuratu du: Donostian ibilaldi osasungarriak antolatzen dabil. Gainera, elkartearen fundazioak 50 urte bete ditu, eta minbiziaren ikerketaren alde egiten duten lana ikusarazi nahian dabiltza.

1982an azken filma proiektatu zutenetik, askorako eman du Donostiako Arte Ederrak eraikinaren auziak, baina, dirudienez, amaierara heltzen ari da. Izan ere, udalak eraikina birgaitzeko baimena eman dio dagoeneko SADEri. Hala ere, Ancora aurka agertu da.