
Ekaineko azken egunekin batera, iritsi dira Altzara San Martzial jaiak, eta Altza gainan jai giroa izango da nagusi. Sanmartzialak bere horretan asteazkenean hasiko badira ere, gaur eta bihar berotuko dituzte motorrak.

Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berritzeko prozesua abiatu du, parte hartze prozesu batekin. Ordea, Altzako eta Intxaurrondoko eragile ugarik salatu dute prozesua ez dela "benetan parte hartzailea" izan.

Sexu Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna izango da ekainaren 28an, eta, horren harira, Donostiako Eihera kooperatibak egiten duen lana aztertu dugu. Ikuspegi feministatik prozesu eraldatzaileak, hezkidetza, LGTBI planak, gizonekin lanketak, eta esku-hartzeak egiten dituzte, besteak beste. Egian duten bulegoan elkarrizketatu ditugu bertako kideak.

Zailtasun batzuk izan dituzte bidean, baina Igeldoko Ttonttorro jai batzordeak San Pedro jaiak antolatu ditu berriz ere; ohiko jarduerei eutsi diete, baina berritasun batzuekin ere badatoz. Atzo hasi ziren jaiak, eta hurrengo igandera arte iraungo dute.

Pandemiaren ondoren, itzuli dira Oletako sanjoanak Altzara, eta lau eguneko egitaraua prestatu dute; atzo hasi ziren, San Joan bezperako jarduerekin, eta igandera arte jai giroan murgilduta egongo da auzoa.

Bertsozaleek badute plana iganderako, Antiguako Txirain elkarteak bertso bazkaria antolatu baitu, Ane Labaka eta Uxue Alberdi bertsolariekin.