
Egitaraua prestatzea "kostatu" egin zaiela aitortu dute jai batzordeko kideek, baina azkenean lau eguneko programa prestatzea lortu dute. Berritasunik ez badago ere, arrakasta gehien duten ekitaldiak mantendu dituzte; tartean, nola ez, auzoko festei ospea ematen dien giza kroketa txapelketa

Jazzaldiak 57 urte bete ditu aurten, eta estatu mailako jazz jaialdirik zaharrena da, baita Europako zaharrenetarikoa ere. Zailtasunak zailtasun, 1966ko irailean jaio zen, bi eguneko iraupena izan zuen, eta «apala» izan zen. Hala ere, aurrera egitea lortu zuen, eta erreferentea bilakatu da.

Aire zabaleko planak egiteko aukerak, inklusiorako duen gaitasunak edota deskonexiorakoak erakarrita lotu zaio jendea eskaladari, baina zenbait ezaugarriren transmisioan soka eteteko arriskua egon badago.