2022/7

su_artifizialak
oteiza
Donostiarra

Arraun sasoiari neurria hartzeko unea iritsi da

Bihar abiatuko dira emakumezkoen Euskotren eta gizonezkoen Eusko Label ligak, Bilboko estropada eremuan. Etzi, berriz, Donostian izango dute bigarren jardunaldia. Hiriko bi klubak eta lau traineruak lehiarako prest daude.

Xubane eta Udane
Udane Goenaga eta Xubane Uribarrena arraunlariak

"Presioa ez dugu guk izan behar"

Donostia Arraun Lagunakek iazko balentriak berdindu nahi ditu. Liga ez ezik, Kontxa ere irabazi zuten historian lehen aldiz. Lorturikoa errepikatzeko taldea sendotu dutela diote Xubane Uribarrena De la Peña (Donostia, 1999) arraunlari trebatuak eta Udane Goenaga Arregi (Donostia, 2003) lehen taldera jauzia eman berri duen arraunlari gazteak.

Alkorta
Peru eta Maialen Alkorta arraunlariak

"Estropada guztietara goaz dena ematera"

Donostiarrak lau onenekin aritu nahi du emakumezkoen eta gizonezkoen maila gorenean. Nesken taldeak goitik behera berritu behar izan du trainerua, eta mutilek iazko bloke garrantzitsua mantendu dute. Liga ondo hasteko itxaropena dute Maialen Alkorta Bakeriza (Parte Zaharra, 1998) eta Peru Alkorta Bakeriza (Parte Zaharra, 1997) anai-arrebek.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide