
Igor Rezola Dizebi grafitigileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren enkarguz egin zuen lana ezabatzea erabaki du Donostiako Udalak.

Gipuzkoako Aldundiak hezitzaile eta euskaltzale aitzindaria omendu du. Foru jauregiaren ohorezko patioaren erdian jarri dute Elbira Zipitria Irastortzaren eskultura. Ekitaldian, politikariez gain, Zipitriaren lankide eta ikasle ohiek hartu zuten parte. Horietako bostek, txikitako bizipenak partekatu dituzte: nola oroitzen dute andereñoen andereño, Elbira Zipitria?

Hiru urteko negoziazioaren ondoren, Amara Bai auzo elkartea eta udala akordio batera iritsi dira. Ondo bidean, azaro erdialderako lokal berria izango du auzo elkarteak, frontoiaren parean. Amara Kirol Elkartearekin konpartituko dute.