
Martuteneko herritarrak trenbidearen, Urumea ibaiaren eta auzoa zatitzen duen errepide bihurrituaren bi aldeetan bizi dira. Azken datuen arabera, 2.669 biztanle ditu. Duela gutxi arte, deskonektatuta zeuden auzoa eta hiria, baina ibaia birbideratzeko eta uholdeei aurre egiteko lanekin lortu dute urtetan eskaturiko lotura.

Donostiako Udalaren hirigintza eredua ez da aldatzen. Natur lurrak hartuz industria eremu zein etxebizitza sailak nahieran eraikitzen dira, XX. mendeko hirigintza basatiaren gorenean bezala. Belartza Goikoa merkataritza zentro handia eta Antondegiko uhin artifizialerako parkearen moduko egitasmoek aurrera jarraitzen dute ia isilpean, berriz ere donostiarron natur ondarea kinkan jarriz.

Gauak, edo gauean edandakoak, nahastu egiten ditu pertsona batzuk; batzuk ez dira isiltzen, batzuk dibertigarriago bihurtzen dira, batzuk oldarkor jartzen dira eta, zergatik ez, baten batek motor bat hartu eta hotel bateko leihoa zehartzen du, bere hotela delakoan.

Donostiako Sarek preso dauden emakumeek aukeratutako olerkien irakurraldi musikatua antolatu du igandean Le Bukowski tabernan, 19:30ean. Horrez gain, martxoaren 31ko kartelada emakume presoen egoera salatzeko baliatuko dute. Horren harira, Oihana Agirre (Egia, 1974) preso ohia elkarrizketatu dugu, espetxeko bere bizipenak azaltzeko.