
Cristina Iglesiasen 'Hondalea' esku hartze artistikoa inauguratu zuten duela bi urte Santa Klara uharteko itsasargian, eta esan zuten soilik ekainetik irailera bisitatu ahalko zela. Aurten, ordea, Aste Santuan eta Pazko astean ere bisitatu ahal izan da.

Groseko Koruko Andre Mariaren anbulatorioan zaharberritze lanak egiten ari dira, birgaitze energetikoko jarduketa bat egin nahi dutelako. Ancorak salatu du lan horien ondorioz eraikinaren irudia nabarmen aldatuko dela, babes faltaren ondorioz.

Erakusketa Situ-akzioak proiektuaren baitan antolatu da eta 3 urtetik gorako umeei bereziki zuzendutako arte garaikiderako hurbilpena da. 27.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dituzte Situ-akzioaken aurreko bi edizioak, Julio Le Parc eta Emma Kunz artisten lanetan oinarrituak.

Errusiarra bata, belgikarra bestea, tradizio ezberdinak izan arren musika dute bizitza eta ogibide Liana Gourdjiak eta Tcha Limbergerrek. Musikenen irakasle plaza lortu zuen Gourdjiak, eta ordutik Donostia dute bizitoki eta babesleku. Musikarekin batetik bestera dabiltza beti, «zubiak» eraikitzen.