
Mundu mailako mugimendu baten parte da Bizikletaz Adinik Ez egitasmoa. Donostian 2016an sortu zen, eta ordutik, ehunka boluntariok parte hartu dute, pertsona adinduei trizikloan osteratxoa eginez. Elkarteko langileak dira Marilo Miguez (Intxaurrondo, 1974) eta Esther Villar (Amara, 1972).

Baltasar Iglesias Pellicerri zor zaio Intxaurrondok 1964tik haur danborrada bat izatea. Azpeitian danborrada bat sortua zuen ordurako, eta bere hirian ere halako zerbait egitea erabaki zuen. Auzoak ederki erantzun zion, eta egun ere bizirik dirau egitasmoak.

San Sebastian egunean, hiriko zirkulazioa moztuko dute goizean haur danborrada dela eta, 10:30etatik 14:30etara. Arratsaldean, helduen danborradak direla eta, mozketa 16:30etik 20:30era izango da.

Museum Cemento Rezolaren erakusketa guneak %41 handitu du bisitari kopurua eta azken urtean 11.996 bisita jaso ditu.