Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

2024/1

Danborrada
Zaporeak-eko prentsa aurrekoa Donostiako Udaletxean

Zaporeak elkarteak 'Danbor bat, euro bat, otordu bat' kanpaina aurkeztu du

'Danbor bat, euro bat, otordu bat' deituriko kanpaina solidarioa ezagutzera eman du prentsaurreko baten bitartez Zaporeak elkarteak Union Artesanarekin elkarlanean.

Euskararen kontrako epaia
Eneko_Goia

Udaltzaingoaren sententzia «euskararen normalizazioaren aurkako erasoa» dela esan du Goiak

Eneko Goia Donostiako alkatearen arabera, epaitegi batek Donostiako Udaltzaingoari buruz emandako azken epaia euskararen normalizazioaren aurkako "erasoa" da eta euskal hiztunen eskubideak zalantzan jartzen ditu.

Etxebizitza

Hiri osoa tentsio handiko eremu izendatzeko eskatu du udalak

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Donostia osoa izendatzeko tentsio handiko eremu, horrela hiri guztian ezarri ahal izateko alokairuaren gehienezko prezioak.

Osasuna

Maskara eramatea derrigorrezkoa izango da asteazkenetik aurrera ospitale eta anbulatorio guztietan

Osasun Ministerioak osasun zentroetan maskara ezartzea proposatu du astelehen honetan, eta erkidegoek asteazkenera arteko epea dute proposamena aztertzeko.

epaitegi

Epai batek baliogabetzat jo du Udaltzaingoaren lan deialdiaren euskara eskakizuna

Epailearen arabera, betekizun hori "diskriminatzailea" da, eta "Espainiako Konstituzioaren 23.2 artikulua" urratzen du; hots, herritarrek enplegu publikoa berdintasun baldintzetan lortzeko duten eskubideari eragiten dio.

Udal aurrekontua igotzea udal gobernuaren «eraginkortasun ezaren ondorio» dela dio Corominasek

Udal aurrekontuen igoera salatu du Borja Corominas PPren bozeramaileak, izan ere, haren arabera, "EAJ urtez urte garestiago ateratzen zaie donostiarrei".

BCC Manteon

6.500 lagunek Manteo eta Zemoria parkeak babestearen aldeko botoa eman dute

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa bat egin dute, eta emaitzak jakinarazi berri dituzte.

Ibaeta Basket
ibaeta-basket

Urtea garaipen batekin hasi nahi du Ibaeta Basketek

Ibaeta Basketek urteko lehenengo partida jokatuko du gaur (hilak 3), etxean, Ferrol talde galiziarraren aurka, 20:00etan.

altza-kiroldegia

Kirol txartelaren prezioek gora egingo dute aurten

Helduen, familien eta helduen hileko abonamenduek %5 egingo dute gora, eta gainerako modalitateen prezioak, aldiz, %3 igoko dira.

Mugikortasuna
errege magoak
caritas
Gehiago
HITZAkide HITZAkide