
Donostia Arraun Lagunak-ek denboraldia borobildu du Kontxako Bandera hirugarrenez irabazita. Nesken traineruak jokaturiko bandera guztiak astindu ditu, eta agerian utzi du Kantauri itsasoko trainerurik onena izan dela.

1904ko eraikinak dira Arbide dorreak, baina berriz sortu behar izan zituzten 1970eko hamarkadan. Dorreak eraistear zeudela, Donostiako Udal Aurrezki Kutxak eraikinak salbatzea erabaki zuen, eta Erdialdetik Miramonera lekualdatu zituen, harriz harri.

Lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara pasatzean, aldaketa asko bizi ohi dituzte ikasleek, besteak beste, hizkuntzaren erabilerarekin lotutakoak. Horregatik, gaztetxoen artean euskara sustatzeko, udaleko Euskara Zerbitzua Ongi Etorri DBHra egitasmoa garatzen ari da Ekialdeko Barrutian.

Betiko taberna baten betiko izaera mantentzea ez da erraza. Edo tira, ez da ohikoa. Bada, horixe egiten ari dira Loiolako Maritxu tabernako jabe berriak. Eta auzoa, oso pozik.

Gaur hasi eta igandera bitarte, Loiolako Erriberak bere jai propioez gozatzeko aukera izango du, beste urte batez. Haurrentzat zein helduentzat orotariko jarduerak izango dira datozen egunotan.

Riccardo Chaillyren zuzendaritzapean, Tchaikovsky eta Ravelen obren programak interpretatuko ditu musika elkarte italiarrak.

Realak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli irabazita (0-1). Take Kubo japoniarrak egin du gola.