
Aurten ere, eguerdian, 5.000 haur inguruk Alderdi Eder hartu dute, eta hiriak astindu handia jaso du. Kolorez eta algarez bete dituzte erdialdeko kaleak, eta senideak eta lagunak izan dituzte inguruan, milaka argazkiekin eta bideoekin gordez etorkizuna.

Donostiako sari gorena dagoeneko Xabier Anduaga tenore handiaren eskuetan dago. San Sebastian eguna ondo hasi zuen bart donostiarrak, bandera igoeran Plaza Berriko oholtzan abestuta, eta are hobeto pasatu du goiza, Urrezko Danborra jaso baitu udaletxeko ekitaldi hunkigarrian.

Plaza Berrian lehertu da festa, Jon Insausti alkatearen estreinako San Sebastian egunarekin eta Xabier Anduaga tenorearen oholtza gaineko erakustaldiarekin. Gora Donostia!

Jaso dute 2026ko Hiritar Merezimenduaren Domina Jose Felix Martik, Casa Otaeguik, Emma Larretak, Cebancek eta Josetxo Fuentesek, ekitaldi hunkigarri batean.

Hamar urte dira gaur Juan Carlos Samaniego 'Tximist' prestatzaile fisiko izandakoa hil zela. Maitasun handiz gogoratzen dute harekin lan egindako kirolariek.