Ainhoa Marin kataluniarrak Realaren erasoko jokoa indartuko du
Ainhoa Marin jokalaria txuri-urdinez jantzita, Anoetan.Reala Realak datorren denboraldirako hirugarren fitxaketaren berri eman du. Ainhoa Marin hegaleko jokalari kataluniarrarekin akordioa lortu dute 2027-2028ko denboraldia bukatu bitarte.
Galiziako Deportivo taldea utzita dator Donostiara, eta maila onean aritu zen pasa den denboraldian. Sei gol egin zituen eta bost asistentzia eman zituen. Bartzelona futbol taldearen bigarren taldean hezi zen, eta Espanyolen bidez egin zuen urratsa. Gerora, Seagull eta Deportivon aritu da.
“Deportivon 2021etik aritu da, eta pieza garrantzitsua izan da bere erregulartasunagatik, lehiakortasunagatik eta taldeari egindako ekarpenagatik”, adierazi du klubak. Horrekin batera, gogoratu dute Marinek Zubietan jokatu zuela Donosti Cup txapelketa batean. “Orain, agertoki berera itzuliko da jokalari txuri urdin gisa etapa berri bati ekiteko”. Kontratua sinatu ostean, kataluniarrak esan du “ilusio handiarekin” eta “Realari laguntzeko gogotsu” dagoela.
Realak aurretik iragarritako beste bi fitxaketak Laura Camino eta Ainoa Campo jokalarienak dira.

