EH Bilduk salatu du oraindik ez dagoela mahairik KASen inguruan hitz egiteko
Parte Zaharreko KASeko kideak, debekuaren osteko lehenengo gauean, Plaza Berrian.Beñat Parra Hilabete baino gehiago igaro da Kaleko Afari Solidarioak ekimenaren egitea debekatu zutenetik eta EH Bilduk salatu du oraindik ez dela “martxan jarri inolako mahairik egoerari irtenbide bat bilatzeko”. Alderdi politikoak gogorarazi du debekua jakitera eman zenean mahai bat sortzeko premia zegoela, oraindik ere badagoela, eta bertan “hirugarren sektoreko ordezkariak egoteko ezinbestekotasuna, KAS barne” dagoela.
Bestetik nabarmendu du Kaleko Afari Solidarioak taldeak desagertzea zuela helburu, eta jardunean ibili den sei urteetan, ordea, haien egitea gutxitzen joan ordez, handitzen joan dela. EH Bilduko kideek egoerari irtenbidea emateko borondatea dutela jakinarazi du eta alkatea interpelatuko dutela adierazi dute, “udal batzordeetan azalpenak eman ditzan”.
Amaizteko, Otorduak II programari dagokionez, udalak iragarritako 100 otorduak noiz jasotzen hasi diren jakiteko azalpenak nahi diutzela adierazi du EH Bilduk eta Kaleko Afari Solidarioak taldearen hitzak gogorarazi ditu: “debekuaren ondorioz alternatibarik gabe utzi direla pertsonetako asko”.

