Kontxako bi banderak Donostian geratuko ote dira?
Ohorezko txandan ariko dira Donostia Arraun Lagunak —laugarren kaletik— eta Donostiarra bi ontziak bigarrenetik; mutilak ohorezko txandan eta neskak lehen txandan.
Donostian Arraun Lagunak eta Orio lehian, Kontxako lehen jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian Kontxako Banderak astintzeko eguna iritsi da, eta historikoa izan daiteke biak Donostian geratzen badira. Batetik, sekula gertatu ez delako, eta bestetik hiriarentzat sekulakoa izango litzatekeelako. Goizean egin dute kaleen zozketa, eta Donostiako hiru ordezkariek badakite Kontxako badiara nondik abiatuko diren.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak ohorezko txandako laugarren kaletik ariko da —lehen jardunaldian egin moduan—. Lugañenea ontziak bosgarren Kontxa eskura du —bederatzi segundo pasako errentarekin—, eta lortuz gero, San Juan eta Galizia berdinduko lituzke palmaresean. Donostiarrako neskek, berriz, lehen txandan parte hartuko dute, bigarren kaletik. Bantxa ontziak aukera du sailkapenean nabarmen gora egiteko, batez ere, maila onean aritzen badira. Jarraian dituzue txandak eta kaleak:
Lehen txanda
1. Zarautz
2. Donostiarra
3. Hibaika
4. Orio
Ohorezko txanda
1. Tolosaldea
2. San Juan
3. Astillero
4. Donostia Arraun Lagunak
Gizonezkoetan, Donostiarrako mutilak ohorezko txandako bigarren kaletik egin beharko dute balentria. Izan ere, pasa den igandeko denborak irauli eta haien historiako lehen Kontxa irabazi nahi dute. Horretarako, estropada perfektua jokatu eta Orio gainditu beharko dute. Hiru segundoko desabantailarekin abiatuko dira. Eta ez, ez da ezinezkoa. Jarraian dituzue txandak eta kaleak:
Lehen txanda
1. Getaria
2. Ondarroa
3. Isuntza
4. Urdaibai
Ohorezko txanda
1. Zierbena
2. Donostiarra
3. Hondarribia
4. Orio

