
Hitzaldi interesgarri bat izan zen abiapuntua, eta hiru urte geroago, Igeldoko Komunitate Energetikoa (IKE) aurkeztu dute. 78 bazkide dituzte eta lau instalazio fotovoltaiko jarri dituzte martxan.

Greba orokorraren atarian, LAB sindikatuko ordezkariak baikor dira mobilizazioak izango duen erantzunari dagokionean. Gutxieneko soldata hemen erabakitzeak duen garrantzia nabarmendu eta bestelako errealitate batzuk ikusarazteko baliatu nahi dute eguna.

‘Bizitza ozen denean’ diskoa kaleratu du Mugan talde donostiarrak; bueno, disko erdia. Bost abestiz osatutako bilduma kalean da, honezkero, baina apirila amaieran iritsiko dira beste bostak, «beste erritmo batekin». Taldeko Pablo Zurutuzak, Enara Rodriguezek eta Joseba Pastorrek xehetasun guztiak eman dituzte.