Igarotako bidearen kronologia bat
Aranzadi jardunaldiak

«Antzerkian jarraituko dut, argia joan arte»

Harrigarria da Klara Badiolaren gaztetasuna (Parte Zaharra, 1953). 40 urtetik gora aktore lanetan, eta, oraindik, pasio izugarriz hitz egiten du arteaz, oholtzaz, kideez. Euskal Herriak pop kulturarik balu, 1980ko hamarkadako izarra litzateke Badiola. Zorionez, ordea, oinak lurrean eta bihotza eskuan duela jarraitzen du lanean. Oraintxe, 'Desobedienteak 18/98' antzerki obrarekin. Eta etorkizuna, oraingoz, antzerkiari lotuta.

Inaugurazioa
Atzera begira

Mendeurrenean eraitsiko ote dituzte Loiolako kuartelak?

Otsailaren 22an ehun urte beteko dira Loiolako kuartelak inauguratu zituztenetik. Lau urte behar izan zituzten eraikitzeko, eta 1926an izan zen inaugurazio ekitaldia. Alfonso XIII.a Espainiako erregeak eta haren ama Maria Kristina erreginak parte hartu zuten, besteak beste.

hamabietan bermuta
NagoreGarmendia
Nagore Garmendia Artano, kazetaria eta idazlea

«Zaurgarritasuna positiboki bizi nahiko nuke etorkizunean»

Loiolako Elizalde tabernan, muztioaren eta txipiroi broxetaren bueltan, Nagore Garmendia Artano (Loiola, 2002), kazetaria eta idazlea, bere lehen poesia liburuaz eta heldutze prozesuaz aritu da.

Klik-klak
KlikKlak_maleta
Gehiago
HITZAkide HITZAkide