
XX. mende hasierako izar bat izan zen Mata Hari. Bizitza ankerra izan zuen: militar batekin ezkondu, semea galdu eta tratu txarrak jaso zituen. Bere independentzia lortzeko, goi klaseko gizonentzat dantza erotikoak egiten hasi zen; Frantziak espioi izateagatik hil zuen arte

Realeko gizonezkoen taldeak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Espainiako Kopako finala, bihar, hilak 18. Bigarren aldia izango da.

Plaza Berrian, turista eta turista artean, badago plaka txiki-txiki bat, ezezaguna. Agus Ormazabalen omenezkoa da, Agus Txistulari edo Shagus gisa ere ezaguna. Bere buruaz beste egin zuen, polizia indarkeriak utzitako zauriak sendatu ezin izan ondoren. Edo auskalo, ze arraio.

Baserri maitatua zen Herreran Peruene, historia luzekoa. Hainbat mendeko historia zuen, eta auzoan zutik iraun zuen azkena izan zen. Gaurko egunez eraitsi zuten, duela hogei urte.

Bost urte beteko dira martxoaren 9an Pepe Rei hil zela. Galiziarra sortzez, Donostian egin zuen bere bizitza osoa, kazetaritza konprometituaren eredu erraldoiak. Joan Mari Irigoienen hitzekin oroitu dezakegu: «Ni ez naiz erregezalea, / ez, / baina biba Pepe Rei!».

Ia lau hamarkadaz, Donostiako hainbat gune erabili zituzten frankistek euren hildakoak oroitzeko eta Francisco Franco buru zuen erregimen ankerra goraipatzeko. Horretarako eremu nagusia, hain zuzen ere, egungo Zuloaga plaza izan zen, eta oso bestelakoa zen orduan.

1990ean uretaratu zuten 'Ozentziyo' egurrezko atunontzi tradizionala, eta 2015era arte aritu zen modu tradizionalean hegaluzeak arrantzatzen, tartean, hainbat pasarte bitxi pasatuta. Donostiako kaiko azken atunontzia izan zen, eta Albaolan berritzen ari dira.

1883 eta 1885 urteen artean eraiki zuten Satrustegi dorrea, Igeldo mendiaren magalean. Beste hainbat eraikin historiko bezala, galtzeko arriskuan dago hau ere, hotel bat eraiki nahi baitute bertan.

Nazioarteko zein tokiko txirrindularitzaren izar eta zale ugari bildu ohi ditu urtero Donostiako Klasikoak, baina hiriak bazuen beste Klasiko bat, duela urte batzuk arte: Amara-Goizueta Klasiko herrikoia. Lehiarik eta erakustaldi fisikorik ez zuen, baina bai jai giro aparta.

Intxaurrondoko Otxoki baserrian jaioa, bolari iaioa eta bertsolari fina zen Patxi Lazkano. Penaz ikusi zuen nola bota zuten bere jaiotetxea, eta bere bertso ezagunenak eskaini zizkion.

Ourense hiriaren kanpoaldean, Benposta izeneko gune batean, haur eta gazteek autogestionatutako herri bat jaio zen 1963an. Hortik, neska-mutikoek osatutako zirku berezi bat jaio zen, urte luzez munduan zehar ibili zena; Donostian ere egin zuen geldialdiren bat.