Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

hamabietan bermuta

hamabietan bermuta

«Nire lehenengo hiru lasterketetatik bitara, ajearekin joan nintzen»

Betidanik egon da Andoni Badiola (Trintxerpe, Pasaia, 1982) kirolari lotuta; 2012an hasi zen korrika egiten, eta, geroztik kilometroak egitearen mende bizi da. Maratoiak, triatloiak eta ironmanak egin izan ditu urte hauetan guztietan, eta bere kirolari ibilbidea errepasatu dugu, edateko eta jateko zerbaiten bueltan.

Hamabietan bermuta
cristina-arteko
Cristina de la Fuente, Arteko galeriako arduraduna

«Beti gustatu izan zait artistak aurkitzea eta berreskuratzea»

Cristina de la Fuentek (Gros, 1959) ia hiru hamarkada daramatza Arteko arte galeriaren gidaritzan. 30 urte Grosen eta 30 urte artearen munduan murgilduta. Dioenez, «bizitzeko modu bat» da berarentzat artea, «pasio bat». Bitxikeriaren bat ere kontatu digu, Vatikanoko irratian esatari aritu zenekoa, besteak beste.

Hamabietan Bermuta
bermuta
Amaia Serrulla, zinemazale bat Zinemaldian

«Zinemaldian lan egin arren, glamourrarekin ez dut inongo harremanik»

Zinemaldia bukatu berritan, balorazioa egin eta hurrengo urtekoari begira hasi dira lanean Zinemaldian. Amaia Serrulla (Gros, 1990), 2011tik ari da lanean Zinemaldian eta, egun, Pensamiento y Debate ataleko arduraduna da. Lehen, Zinemaldia «gainetik» pasatzen zitzaion, energia gabe utziz: «Ez dakit heldua egin ote naizen edo zer, baina orain lasaiago bizi dut». Tabakalerako kafetegian egin dugu zita, noski.

Hamabietan bermuta
trueba

«Batzuetan ez duzu horren perfektua egin behar, eskuz margotua dela nabari dadin»

Zinemaldi betean, Zurriola pasealekua betetzen duten karteletako baten irudiaren egilea da Aritz Trueba (Aiete, 1980). Ikastolen Elkartean lan egiten du ikas materialetarako animazioak sortzen eta komunikazio arloko bideoak eta argazkiak egiten ditu, baita ere. Handik kanpo, bestelako sormen lanekin erronka berriak bilatzen ditu.

Hamabietan bermuta
marzol
Maddalen Marzol, dendaria

«Hemengo bezeroengandik bizi gara, turismoak batzuei baino ez die dirua ematen»

Hamar urte bete berri dituen Hunky Dory lurrin dendako arduraduna da Maddalen Marzol (Andoain, 1985). Bazkaltzeko duen denboran egin digu tartea, askotariko gaiez hitz egiteko: usaimenaren garrantziaz, bere buletinaz, metroaz, turismoaz eta abar.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide